Finantziatuta
Kultura

POLIEDRO Vol.1

Biolontxeloa gaur egungo musiketara egokitzen duen proiektu musiko-pedagogikoa. Ikusi al duzu inor txeloarekin flamenkoa, hardcorea, stonerra edo ta drum'n'bass-a jotzen inoiz?? Ikusi eta Ikasi nahi??

4000€Objectif
7000€Optimum
7525€ Collecté
-Amaituta

Eñaut Zubizarreta Mendieta naiz (Leintz, 1992) eta bizitza osoa daramat txeloari lotuta. Bartzelonako ESMUC-en goi mailako ikasketak bukatu ondoren bide berrietan murgildu nintzen TRIGGER bezala txeloarekin esperimentatzen hasteko.

Jauzi kualitatibo bat eman nahian, 2019an eman nion hasiera POLIEDRO Vol.1 proiektuari, nahiz eta ikerketa lehenagotik datorren. Bertan, teknika berrien ikerketa eta aplikazioaren bitartez, biolontxeloarekin interpretatu daitezkeen musika-estilo ezberdinak arakatu ditut, eta formazio ezberdinekin jolastu dut: Aurretiko Bistan txelo solorako 10 lan izango dira (punk-rock, grunge, hardcore, flamenko...); Albotiko Bistan bikote eta hirukoterako 6 lan (metal, stoner, post-rock...); Goitiko Bistan berriz, loop eta efektu pedalentzako 3 lan (DnB, trance...). 

Guztira 19 abesti izango ditu diskoak, forma eta kolore anitzekoak!!

Argi dago, proiektu honek biolontxeloarekin beste musika bat egitea posible dela ikusarazi nahi du. Baina hari beretik tiraka, gaur eta biharko txelo jole, biolinista eta abarrak lengoaia berri hauetan formatu nahi ditu, eta horretarako metodologiaz eta partiturez osatutako liburu bat argitaratuko da. 

Bukatzeko, mendebaldeko kulturari eta musikari nahiz euskal musika eszenari buruzko saiakera bat ere egongo da liburu horretan. Jendarte zabalago bati begira eginiko lana, ikuspuntu kritiko bat garatzeko asmoa duena.

Bakarkako proiektu bat den arren, lanketa oso bat izan, eta proiektua aberasteko asmotan, gertuko eta konfidantzazko lan-talde bat osatu dut. Horrela, Olrait Studiorenak izango dira diseinuak; maketazio eta argazki teknikoetarako Ainhoa Iraolaren begiak izango dira bidelagunak; eta hain garrantzitsua den grabaketarako Ander Sevilla izango dut alboan. Zuzenekoetarako aldiz, Quico Pugès eta Jokin Garmendia biolontxelistak izango ditut alboan duo eta trio formatuetarako piezak interpretatzeko.

Zer diozu, ikusi/ikasi nahi al duzu POLIEDRO Vol.1-ek dioena?

Eñaut Zubizarreta Mendieta naiz (Leintz, 1992) eta bizitza osoa daramat txeloari lotuta. Bartzelonako ESMUC-en goi mailako ikasketak bukatu ondoren bide berrietan murgildu nintzen&nbs...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • ENTZUMENA

    DISKOA

  • ULERMENA

    DISKOA + LIBURUA + DESKARGA DIGITALA

  • POLIEDROA

    DISKOA + LIBURUA + DESKARGA DIGITALA + 12' BINILOA + POSTERRA + ZURE IZENA LIBURUAN, ESKERTZA GISA

  • JAKINTZA

    Igurtzizko hariei zuzenduta (biolina, biola,txeloa, kontrabaxua), izan irakasleak izan ikasleak, gai ezberdinak landuko dituen FORMAKUNTZA SAIOAK eskeiniko zaizkie. Musika eskolei zuzenduta.

  • GOZAMENA

    Talde osoaren eskutik kontzertu bat

  • Plus grande quantité

    Talde osoaren eskutik kontzertu bat