Garaiko erronkari erantzungo dion ekologismo berriaren ideietan sakondu eta Jauzi Ekosoziala indartzeko helburuarekin martxoaren 28 eta 29 Arrasaten antolatuko diren Ekotopaketak posible egiteko diru bilketa.
2022an antolatu ziren Euskal Herriko I. Ekotopaketak, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Bertan, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako bildu ziren, ekologismo berritu baten tresna sortzeko helburuarekin. Hor hasi zen Jauzi Ekosoziala sortzen.
Krisi ekosozialari aurre egitea erronka kolektibo potoloa da eta horretarako mugimendu indartsua beharrezkoa da. Duela bi urte gauzatutako Ekotopaketek eragile ekologista berria sortzeko, indartzeko eta Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin saretzeko balio izan bazuten, oraingoan, garaiko erronkari erantzungo dion ekologismo berriaren ideiak sakondu eta hedatzen jarraitzeko balio behar dute, aldaketa posible egiteko aurrerapausoak emateko.
Horregatik, martxoaren 28 eta 29an Euskal Herriko II. Ekotopaketak antolatuko ditugu Arrasaten eta bertan ahalik eta jende gehien elkartu ahali zateko IZEN EMATEA ireki dugu dagoeneko.
Horrelako egitasmoa aurrera eramateko bitarteko ekonomikoen beharretan gaude eta Itsulapikoaren bidez jendearen ekarpenak bildu nahiko genituzke.
Hauek dira aurreikusten ditugun kostu nagusiak:
Jasotako ekarpenen arabera ere topaketak txukunago eta bitarteko gehiagorekin antolatu ahal izango ditugu, beraz, zuen ekarpenak oso beharrezko eta ongi etorriak izango dira. Egindako ekarpenaren truke gainera gure mertxan berriak jaso ahalko dituzue. Eskerrik asko Ines Bermejo (@ines___bermejo) diseinuengatik!
Orain ez da berandu hobeto bizitzeko! Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko!
Egin zure ekarpena eta bultzatu euskal ekologismoa berria.