FAQ

Zer da eta nola funtzionatzen du Itsulapikoak?

Itsulapikoa.eus Euskal Herriko eragile / artista / kolektibo desberdinen proiektuei behar duten bultzada ekonomikoa lortzeko crowdfunding plataforma bat da. Bertan, musika talde, idazle, herri mugimendu, proiektu sozial edota ekonomia lokal edo alternatiboek edo hildo horretako proiektu bat aurrera eraman nahi duten kolektibo zein norbanakoei finantziazioa lortzeko erreferentzia bat izan nahi du.

Euskal kulturarekin, artearekin, auzoarekin edo euskararekin zerikusia duten proiektuak, herri mugimenduko edo ikuspegi sozial batetik landutako egitasmoak finantzatzeko crowdfunding plataforma bat da itsulapikoa.

Proiektu bakoitzak proiektu horren egile edo sortzaileak ezarritako finantzaketa helburu bat du, eta berau lortzeko 28 egun edukiko ditu. Behin, epe hori amaituta, bi egoera ezberdin egongo dira:

Ezarritako helburuaren %100-era iritsi ez izana. Egoera horren aurrean, besterik gabe, ekarpena egin dutenei ez zaie ezer kobratuko, eta proiektuaren egile edo sortzaileari ezta ere. Alegia, inork ez du ezer ordaindu beharko.

Ezarritako helburuaren %100 lortu edo gainditu izana. Kasu horretan ekarpena egiteko konpromezua hartu dutenei egin duten ekarpen kopurua kobratuko zaie. Eta egileak edo sortzaileak bildutako dirua jasoko du. (Itsulapikoak, zerbitzuagatik irabaziaren %5,5a + BEZ kobratuko du, igorriko den faktura baten bitartez).

Proiektua Itsulapikoan publikatzea ideia ona izan daiteke, nolabait proiektuaren arrakasta eta jendeak honekiko duen atxikimendua neurtzeko. Babes handia jaso baduzu, alegia, ekarpen asko jaso badira, proiektua martxan jarrri ahal izango duzu. Lortu ezean, agian proiektuari buelta bat eman eta beste modu batera planteatu beharra duzu.

 

Finantziazio kolektiboa edota mikrofinantziazioa, (crowdfunding ingeleraz), proiektu batentzako sostengo ekonomikoa lortzeko jende askoren arteko kooperazioa  edo ekarpenen batura da. Horretan oinarritzen da Itsulapikoa, proiektuak modu zabal eta kolektibo batean bultzatzeko helburuarekin.

Itsulapikoa.eus plataformaren atzean Itsulapikoa Elkartea izeneko irabazi asmorik gabeko elkartea dago. Elkarte honen funtzionamendua gardena eta irekia da. Itsulapikoaren helburuekin eta ideiarekin bat egiten duen edonork har dezake parte edo egin ditzake ekarpenak.

Proiektu bat duzu?

Zure proiektua aurrera eramateko ezartzen duzun diru kantitatea. Kantitate hori kalkulatzeko, proiektua bera gauzatzeko kopurua, itsulapikoaren zerbitzuengatik %5.5 + BEZ, sarien bidalketa gastuak, eta kasuan kasu  ogasunean aitortu beharreko zergak kontutan hartzea gomendatzen dizugu.

Zure proiektuari txartel bidez egindako ekarpenen dirua, ordainketen komisioak eta zerbitzu kosteen zatia deskontatuta, zuk adierazitako kontu korronte batera transferituko dizugu.

5€koa izan behar da aukeran jar daitekeen ekarpen txikiena. Gehienez 300€koa. Aukera horiek proiektuaren kudeaketa paneletik kudea ditzakezu. Kopuru handiagoko ekarpen aukerak jartzeko, eskaera bat egin beharko diguzu. Kasu eman, orduan eta kopuru handiagoko ekarpenak jaso, orduan eta arrisku gehiago ariko zarela zure gain hartzen, alegia, kobratzerako orduan txartel horrek arazorik emanez gero (diru gabe, iraungituta...) bigarren aukera bat egon arren, ez balitz ordainketa gauzatuko diru kopuru horrekin ezingo baituzu kontatu.

Sariak egiten diren ekarpenen trukean pizgarri bat dira.

Gure gomendioa sari hautemangarria izatea da, alegia, zure proiektuarekin zerikusia duen edo hartatik eratorritako produktu, zerbitzu edo esperientzia. Esate baterako, izan daiteke, xumea ala berezia, sinatutako diska bat edo pelikula baten estrainaldirako gonbidapena. Ekarpena egingo dizutenentzako sari original eta bereziek beti lagunduko dizute helburua errazago lortzen.

Itsulapikoa Euskal Herriko herri proiektuak bultzatzeko plataforma bat da. Asmoa ez da besterik gabe proiektuak finantziatzea. Ezta ere, enkante, mailegu edo zozketa baten moduko zerbait izatea. Horregatik jakin nahi dugu zer den egingo duzuena proiektua plataforman publikatu aurretik.

Proiektua gainbegiratzean ere, behar izanez gero proiektua aurkezteko modu egokiena eta txukunena bilatzen lagun diezazuekegu: sarien inguruan, argazki edo bitartekoen inguruan, deskribapenari buruz gure laguntza eskainiz edo iritzia helaraziz.

Orri nagusian "Zure proiektua argitaratu" botoiari eman. Saioa irekitzeko edo erabiltzailea sortzeko pantailara joango zara.

Erabiltzailea sortu eta gero, formulario baten bidez zure proiektuari buruzko informazioa bidali ahal izango diguzu. Proiektua zeri buruz den, zenbat diru lortu nahi duzun, zeintzuk diren aukeran jarriko dituzun ekarpen kantitateak eta dagokien saria... Beraz, buruari pixka bat eragin beharko diozu proiektua publikatu ahal izateko.

Informazioa helarazi eta gero, zure proiektua gainbegiratuko dugu. Baliteke oraindik ere, zenbait informazio edo zalantza argitzeko eskatzea. Horiek argitutakoan, zuk aukeratu nahi duzun egun (Astelehena, Asteartea edo Asteazkenean hasita) eta ordurako jarriko da martxan crowdfunding kanpaina eta 28 egun izango dituzu ezarritako diru kopurua biltzeko.

Komenigarria da kanpaina 28 egunez aktibatu aurretik, difusio edo publizitate kanpaina egiteko helburuarekin, jendeari helarazteko tarte bat izatea.

Arrazoiren batengatik ezingo baduzu proiektua gauzatu edo hori uste baduzu, ekarpenak jasotzeko bidea bertan behara uzteko eskatu eta proiektua ezabatuko dugu. Hori egin ezean, eta gerora hartutako konpromezuak bete ezean, eta kalteak konpontzeko biderik egon ezean, legeari aurre egin beharrean aurki dezakezu zure burua.

Dagoeneko dirua jaso duen proiektu bat bada, jasotako dirua itzuli beharko diozu Itsulapikoari honek ekarpena egin dutenei osorik bueltatzeko, horrek bueltaketen kostuak zure gain hartzea dakar.

Emaile batek bere ekarpena txartel bidez egingo du interneten ohikoa den Redsys sistemaren bidez.

Proiektua publikatzen den unetik 28 egun dituzu. Behin proiektuari onarpena eman zaionean, zuk esaten diozu Itsulapikoari noiz publikatu nahi duzun, aipatu bezala, lehenengo publikazio eguna astelehena, asteartea edo asteazkena izanik.

Proiektu bakoitzak proiektu horren egile edo sortzaileak ezarritako finatziazio helburu bat du, eta berau lortzeko 28 egun edukiko ditu. Behin, epe hori amaituta, bi egoera ezberdin egongo dira:

Ezarritako helburuaren %100-era iritsi ez izana. Egoera horren aurrean, besterik gabe, ekarpena egin dutenei ez zaie ezer kobratuko, eta proiektuaren egile edo sortzaileari ezta ere. Alegia, inork ez du ezer ordaindu beharko.

Ezarritako helburuaren %100 lortu edo gainditu izana. Kasu horretan ekarpena egiteko konpromezua hartu dutenei egin duten ekarpen kopurua kobratuko zaie. Eta egileak edo sortzaileak bildutako dirua jasoko du.

Proiektua Itsulapikoan publikatzea ideia ona izan daiteke, nolabait proiektuaren arrakasta eta jendeak honekiko duen atxikimendua neurtzeko. Babes handia jaso baduzu, alegia, ekarpen asko jaso badira, proiektua martxan jarrri ahal izango duzu. Lortu ezean, agian proiektuari buelta bat eman eta beste modu batera planteatu beharra duzu.

Hasiera batean edozein proiektuk eduki dezake lekua, beti ere Euskal Herriarekin edo euskal kulturarekin zerikurik badu, alegia, Euskal Herriko musika talde, idazle, herri mugimendu, proiektu sozial edota ekonomia lokal edo alternatibo bat.

Itsulapikoa-k zure kanpaina aurrera eramateko plataforma eta aholkularitza eskaintzen du.

Itsulapikoak 5.5%+BEZ kobratuko dizu proiektuak jasotako ekarpenetatik, diru hori plataformaren eta elkartearen mantenurako, baita etorkizunean bestelako herri proiektuei ekarpena egiteko poltsara bideratuko da.

Zerbitzua ezarritako helburura iritsiz gero kobratuko da. Ez bada lortzen, itsulapikoak ez du ezer kobratuko, proiektuaren sustatzaileak ez du ezer eskuratuko, eta emaleen ekarpenak ere ez dira efektibo egingo.

Emaileentzat

Zure txartelarekin kobrantza egiterakoan arazoren bat edo hutsegiteren baldin badago (iraungitze data, dirurik ez...), mezu bat jasoko duzu email bidez. Mezuan lotura bat egongo da uneko ordainketa zuzen batekin zuzentzeko (txartel berdina edo beste bat erabil dezakezu, baina ziurtatu dirua dagoela eta iraungitu gabe dagoela). Oso garrantzitsua da ordainketa ongi gauzatzea, proiektuak zure ekarpenarekin kontatzen duelako.

Itsulapikoan proiektu bat publikatzen duen orok, ezarritako helburua lortuz gero, derrigortuta dago bai ekarpenare truk eman beharrekoa ematera baita proiektua aurrera eramatera. Bi baldintzetakoren bat bete ezean, derrigortuta legoke ekarpena egin dutenei dirua itzultzera.

Proiektuaren egilea da arduradun eta erantzule bakarra. Proiektua publikatzean onartzen dituen baldintza eta arauetan bere gain hartzen du ardura hori. Onartutakoak bete ezean, eta konpontzeko biderik aurkitu ezean, baliteke neurri legalei aurre egin behar izatea.

Hala ere, kontutan izan, proiektuaren egileari bere betebeharrak betetzea komeni eta interesatzen zaiola, bere izen ona babestu eta aurrerantzean babesa jasotzen segi ahal izateko.

Zure izena, abizenak eta egindako ekarpenaren diru kopurua. Ekarpenaren truk helbide batera sari bat bidali behar badizu, logikoa den moduan, ekarpena egitean  jarritako helbidea ere ikusiko du.

Ekarpena egiterakoan, epea noiz arte den ikusi ahalko duzu. Dena den, proiektuari ekarpenak egiteko epea amaitzea, email bat jasoko duzu, proiektuak helburua lortu badu eta ez badu lortu ere.

Emaileak oso garrantzisuak dira ez egiten duten ekarpen ekonomikoagatik bakarrik, baita proiektua bultzatzeko egin dezaketen difusioagatik ere. Uste baduzu proiektu bat interesagarria dela, zabaldu eta eman crowdfundignaren berri. Proiektuak ezarritako helburua lortzen laguntzen ariko zara.

Ekarpen guztiek dute sari bat trukean. Egin duzun ekarpenari dagokion saria jasoko duzu beraz.

Konpromezuaz hitzegiten dugu, dirua ez delako zure txarteletik kobratuko proiektuak ekarpenak jasotzeko dituen 28 egunak pasa arte,  eta soilik helburua lortzen duenean kobratuko delako kopuru hori. Alegia, helburua lortu ezean, zure txarteletik ez delako ezer kobratuko.

Proiektuak ekarpenak jasotzeko dituen 28 egunetan, erabiltzaile gisa ekarpen bat egin diezaiokezu proiektu batek eskaintzen dituen aukeren artean, nahi duzun kopuruaren ondoan, "ekarpena egin" botoiari sakatuta. Zure banku txartelarekin (kreditu edo debitu txartela) ordaintzeko, ohikoa den RedSys sistema seguruan oinarritutako pasarela bat irekiko da.