Tuterako hainbat gaztek sortutako kirol talde bat gara. Euskalduna eta kultura ezberdinak batzeko helburua duena. Futboletik hasiko gara, baina beste modalitate batzuetara salto egin nahi dugu.
Erriberako eta bereziki Tuterako hainbat gazte kirol talde bat osatzen ari gara.
Zein da gure helburua?
Kirol taldea helburua izanik, momentuz futbol talde bat osatuko dugu; aurrerago, saskibaloia, pilota eta bestelako kiroletan ere aritzeko asmoz. Tresna hau, kultura ezberdinak batzeko, jende gehiagorengana heltzeko eta euskararen ezagutzan zubi lanak egiteko eta honen normalizazioan aurrerapausuak emateko sortu dugu.
Lehenengo pausuak?
Lehenik eta behin taldea martxan jartzea eta datorren urtean 1º erregionalean joaketzea da. Hortik aurrera, eragile sozial ezberdinekin batu eta tresna hau haiei nola lagundu ahal dien pentsatu nahi dugu. AEKrekin batera, kirolariei euskarazko klaseak eskeiniko zaizkie doain, euskaraen ezagutzan murgiltzeko.
Zergatik kirola eta futbola?
Gaur egun kiroletik jendearengana heltzea askoz errezagoa da. Kirolak gainera, jendeartearen garapenean funtsezko papera jokatzen du. Honen bidez, transmititu nahi ditugu gure baloreak.
Nola funtzionatuko du?
Bazkideek izango dute hitza talde honetan. Modu asanblearioan garatzen den proiektua da. Irabazi asmorik gabekoa, baina koste altuekin. Bazkideeak, agerraldi bezalako babesleak eta bestelako egitasmoetatik finantziatuko duguna, itsulapikoa kasu.
Etorkizuneko asmoak?
Esan bezala, kirol taldea da gurea, aurten futbol maskulinotik hasi dena. Nesken taldea sortzea lehen helburuetako bat da. Beste kirol batzuetara salto egitea ere gustatuko litzaiguke. Aurrerago, eskolak izatea ere badugu erronka, pilota eskola, futbolarena, dantza, saskibaloia etb.
Sare sozialak:
https://twitter.com/UnionTutera?s=20
https://www.facebook.com/Union-Tutera-109059581436711/