Finantziatuta
Kultura

TINTA ETA GRAFITO ARTEAN: MUSAK -Olerki liburuxka ilustratua-

“Poesia+euskera+Gasteiz” hitzak Googlen sartu, eta emaitza gutxi agertzen dira. Aldaketak norberak hasi behar dituenez, olerkari gazte sarea berpiztu nahi dut. Gauza ederrak sentiaraztea gustuko duzu, ezta?

3005€Minimoa
4000€Optimoa
3620€ Lortutakoa
-Amaituta

Kaixo! 

Irune Zabaleta naiz


90ko hamarkadaren hasieran jaiotako gasteiztarra. Txikitatik izan dut naturarekin harreman handia neure aitona lagun, bere baratzean ematen bainituen orduak amesten. Orain, nagusi eginda, beste leku askotan egiten dut amets, eta izaten ditudan esperientziak naturaren elementu desberdinekin lotzen ditut. Amalurrak musak oparitzen dizkit, eta nik hitzak jartzen dizkiot. Amalurrak eta… maitasunak.
Maitasunak, taupadaz taupada, era desberdinetan jozten ditu hitzak, nik soilik tinta eta grafitoarekin islatzen ditut, eta ilustratzaile gazteek eramango dituzte irudietara.
30 urte beteta zuhaitz batzuk landatu ditut jada. Liburua plazaratzen lagunduko didazue? Hain izango nintzateke zoriontsu!

Baina... zeintzuk dira helburuak?

Beraz, 25 bat olerki argitaratuko ditut liburuxka honetan, eta hainbat ilustrazio ere egongo dira, bi arrazoirengatik: lehenengoa, poemei beste era bateko indar dotorea eta kuttuna emateko. Eta, bigarrena, gazteon artean elkarri lagundu behar diogulako eta denon artean aukera berriak sortu behar ditugulako. Horregatik, zenbat eta diru gehiago lortu, orduan eta ilustrazio gehiago egongo dira! [Gainera, batek daki ea beste sorpresatxoren bat egongo den!]

Aldez aurretik, hirumilako eskerrik asko!

Irune

SARE SOZIALETAN:

Instagram: @hitz_anitz

Facebook: Tinta eta grafito artean: Musak.

CAS: Kaixo! Soy Irune Zabaleta, escritora amateur nacida en Vitoria-Gasteiz. Desde pequeña he estado vinculada a la naturaleza. Pasaba horas soñando en la huerta de mi abuelo y ahora sueño en diferentes lugares. La naturaleza me regala musas... La nauraleza y... el amor; latido a latido cose mis palabras y yo las traslado a papel en tinta y grafito.  Ya he plantado algunos árboles, ahora que he cumplido los 30... ¿me ayudas a publicar el libro? ¡Me haría tan feliz!
Quiero publicar 25 poesías en un poemario ilustrado, para el cual quisiera contar con diferentes jóvenes ilustradoras por dos razones. La primera, darle un aire diferente a los poemas. Y, la segunda, para fomentar oportunidades entre jóvenes que estamos empezando, así que... ¡Cuanto más dinero consiga, más ilustraciones habrá!
¡GRACIAS DE ANTEMANO!

Irune.

Kaixo!  Irune Zabaleta naiz 90ko hamarkadaren hasieran jaiotako gasteiztarra. Txikitatik izan dut naturarekin harreman handia neure aitona lagun, bere baratzean ematen bainituen...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Mezenas eskuzabala

    Bihotzez eskerrik asko! Zure izena "Eskertzak" atalean agertuko da

  • Irakurlearentzat

    Liburua zurea izango da, sinatuta! eta "Eskertzak" atalean agertuko da zure izena

  • Grafito

    Liburua oihalezko poltsa batean hemendik hara eramateko aukera paregabea, orri-markatzailea eta guzti!
    "Eskertzak" atalean agertuko da zure izena eta librua sinatuta izango duzu.

  • Tinta

    Postal berezi batek tintaz idatzitako nire hitzak gordeko ditu. Liburua + orri markatzailea + oihalezko poltsa, eta horrez gain, "Eskertzak" atalean agertuko da zure izena, eta liburua sinatuta egongo da, jakina!

  • Luxua izan bedi etxean

    Katilu polit bat, belar-urak... liburua irakurtzeko plan aparta! Orri markatzailea, oihalezko poltsa, sinatutako liburua, eta "Eskertzak" atalean agertzea.

  • Musak

    Eskuz idatziko dizut olerki bat katilua eskuan duzun bitartean goxo-goxo irakur dezazun. Sinatutako liburua, orri markatzailea, oihalezko poltsa eta belar-urak.
    Zure izena "Eskertzak" atalean agertuko da.

  • BI-hotzak

    Bi liburu, eskuz idatzitako postal samurra, katilu bat belar-urekin... Bi orri markatzaile eta oihalezko poltsa bat, jakina! "Eskertzak" atalean agertuko da zure/zuen izena eta liburuak sinatuta egongo dira.
    BI-hotz-BIhotzez, eskerrik asko!!

  • Kopuru handiago bat

    Eskuz idatziko dizut olerki bat katilua eskuan duzun bitartean goxo-goxo irakur dezazun. Sinatutako liburua, orri markatzailea, oihalezko poltsa eta belar-urak.
    Zure izena "Eskertzak" atalean agertuko da.