Finantziatuta
Kultura

MITXOLETAK Film laburra

Sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea du helburu film labur honek.

3000€Minimoa
7000€Optimoa
3310€ Lortutakoa
-Amaituta

CF-sarrera

Euskal Herrian landu ez den fikzioa da Mitxoletak, ekarpen interesgarri bat suposatuko lukeena.

Hamabost minutuko istorio batekin unibertso oso bat erakusten da, perfektua den sistema bat. Ipuin bat kontatzen da ikusleak bere haurtzaroarekin konektatzeko, eta errealitate bat erakusten da egungo gizartearekin lotura egiteko.

Ikusleari pentsaraztea da helburua, muturreko errealitate bat gure gaur egungoarekin alderatuz antzekotasunak aurkitzeko. Kritika soziala egitea du helburu, sistema kapitalistaren eraginez emakumearen objektualizazioa salatzeko.

 

CF-filmari-buruz

Elizaren eraginez emakumeek jasaten dituzten tratu txarrei buruzko istorioa da kontatu nahi duguna. Istorio honetan errealitate hori islatuko da, non fikziozko gizarte horren arazo sozial eta ekonomikoa konpontzeko  gai diren bakarrak emakumeak diren, baina Eliza eta gizonak diren hauek gobernatzen eta isilarazten dituztenak. Biolentzia eta kritika sozial ukituak dituen thriller bat da Mitxoletak. 001984 emakumea den pertsonaia nagusiari jarraituko dio ikusleak filmean zehar, eta honek herriaren historia kontatuko dio herriko haurrei kontatzen dien ipuin baten bidez.

 

CF-sinopsia

Bada emakumeak eta apaiza bizi diren herri bat. Elizako atarian, mitxoleta bat eskuetan duten emakume ilara luze bat dago, eta hauen aurrean atso zahar bat, eskuen artean zerrenda luze bat duela. Emakumeek ez dute izenik, zenbakiak dira. Mitxoleten herria dela diote, emakume haztegi bat; sistema perfektu bat. Eta perfektua izan dadin, 001984. emakumeak herriko istorioa kontatu behar die ipuin gisa, emakume izatera doazen haurrei. Ipuina kontatu behar du herriak mitxoleten herria izaten jarraitzeko.

Izan ere, herri honetan, zuri guztiak ez dira irinak.

 

CF-helburuak

Ikasle talde euskaldun gazte bat gara, eta beraz, proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa dugu jendearen laguntza jasotzea. Guztioi eragiten digun gai baten inguruko film laburra da, eta horrenbestez, guztion artean eraiki eta sortzea oso esperientzia polita izan daitekeela pentsatzen dugu. Crowdfundingaren bitartez gehienbat grabaketa fasea eta post-produkzio fasea aurrera atera ahal izateko dirua lortu nahi dugu. Horrekin batera, film laburraren zabalpen eta distribuziorako dirua jasotzea ere guretzako onena litzateke. Gainera, crowdfoundingaren bitartez gure proiektua zabaltzen eta ezagutarazten hasiko ginateke.

Guretzako ezinbestekoa da crowdfoundingari esker honako gastu hauei aurre egin ahal izatea.

  • Inbertitutako dirua errekuperatu (materialak, atrezzoa, garraio gastuak, dietak...)
  • Film laburra banatu eta zabaltzeko dirua lortzea

Unibertsitateko lan bat soilik izatetik baino haratago doa proiektu hau eta horregatik ilusio handiz hartu dugu. Trukean ezer espero gabe gure indar eta gogo guztiak jarri ditugu proiektu hau aurrera eramateko, baina tamalez, horrekin ez da nahikoa. Lan baldintza duinak eskeini ahal izateko beharrezkoa dugu zuen laguntza.

Horregatik, onena litzateke hurrengo gastu hauei aurre egin ahal izatea crowdfounding honen bitartez:

  • Soinuaren eta kolorearen edizio profesionala egin ahal izateko dirua lortzea
  • Aktoreei ordaintzea
  • Talde teknikoari ordaintzea
  • Talde artistikoari ordaintzea
  • Bestelako gastu materialak ordaintzea

 

CF-lantaldea

Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko 3.mailan gabiltzan ikasle talde bat gara. Talde teknikoa 6 pertsonak osatzen dugu. Lehenengo aldia da guztiok batera lan egiten dugula eta ilusio handiz hartu dugu proiektu hau. Guztiok barruan daukagun onena emateko prest gaude Mitxoletak film laburra aurrera ateratzeko. Komunikazio talde bat ere badaukagu, 5 pertsonaz osatuta dagoena.

Talde teknikoa

Zuzendaria: Javier Elizalde
Zuzendari laguntzailea: Leire Uranga
Argazki zuzendaria: Itsasne Diez
Argiketari burua, arte zuzendaria eta soinu-burua: Sara Diez de Ulzurrun
Produkzio burua: Garaia Pagola

Jarrai gaitzazue gure sare sozialetan!

Instagram: @mitxoletak_

Twitter: @mitxoletak_

Facebook: Mitxoletak Film Laburra

Euskal Herrian landu ez den fikzioa da Mitxoletak, ekarpen interesgarri bat suposatuko lukeena. Hamabost minutuko istorio batekin unibertso oso bat erakusten da, perfektua den sistema bat. Ipui...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Bitxilorea

    Eskerrak emailez + poster digitala

  • Krabelina

    Eskerrak emailez + poster digitala + tote bag

  • Eguzkilorea

    Eskerrak emailez + poster digitala + tote bag + kamiseta

  • Larrosa

    Eskerrak emailez + poster digitala + tote bag + kamiseta + filma ikusteko esteka pribatua

  • Mitxoleta

    Eskerrak emailez + poster digitala + tote bag + kamiseta + filma ikusteko esteka pribatua + sudadera + kreditoetan agertu