Derion eraiki dugu gune irekia, Marikobaso: euskara, kultura, parte hartzea, feminismoa eta ekologismoa barne hartuko duena, Derioko elkarte eta norbanakoentzat.
Marikobaso Derion dagoen auzo bat da, zati bat Zamudio dena. Baserria ere bada, eta kalea, eta abar. Eta, batez ere, ertza da. Mutilatutako auzoa da, Bilboko aireportua eta kanposantua eraikitzeko mutilatu zutena. Eta ekarri gura dugu oraingoan, erdigunera, Derio erdigunera, baina ertzeko gure balioekin: euskara, kultura, parte hartzea, ez delegatzea, feminismoa, ekologismoa, ...
Baina gune ireki hau egiteko, dirua behar dugu. Espazioa sendotzeko dirua behar dugu, espazioan jarriko ditugun azpiegituretarako (eszenatokia, argiak, ...). Eta, horregatik, eskatzen dizugu ekarpena egiteko: hainbat ekarpen daude, guztiak garrantzitsuak eta ezinbestekoak guretzat. Ilusioz blai hasi dugu bidea eta bihotz-bihotzez eskertzen ditugu ekarpen guztiak (diruzkoak eta bestelakoak).