Finantziatuta
Kultura

"Hormak" film laburra

Euskarazko film labur honen bitartez nerabezaroko minak jorratu nahi ditugu gure lurraldea eszenatokitzat erabiliz. Gazte Sortzaileak bekaren babesa dugu, baina zure ekarpena behar dugu proiektua egi bihurtzeko

3600€Minimoa
4800€Optimoa
4540€ Lortutakoa
-Amaituta

Laburpena

Gasteiz. Uda. Egunak luze egiten dira. Ikerrek 17 urte ditu eta ez du munduan bere txokoa aurkitzen. Arratsalde batean Iker lagunekin geratu da; orduak joan orduak etorri, nerabezaroko minak nabigatu beharko ditu.

 

Proiektuaren interesa

Bizipen pertsonaletan oinarritutako film labur honen bidez, bakardadea jasaten duen gazte baten bizitza eta bere inguruarekin daukan harremana erakutsi nahi dugu. Laburmetrai kontenplatiboa irudikatzen dugu, Gasteizetik zehar gazte honen konplizeak bihurtuko gaituena arratsalde batez.

 

Euskararen erabilera egunerokotasun xumeenean ere ikustea garrantzitsua dela uste dugu hizkuntzaren normalkuntzarako; horregatik gure aletxoa euskarazko proiektu honekin jarri nahi dugu.

 

“Hormak” da gurea propio den lehenengo proiektua. Ilusio eta gogo handiz gabiltza lanean gure ametsa ogibide bihurtzeko; ikus-entzunezkoen inguruan ditugun grinak asetzeko eta industrian gure txokoa egiteko aukera baita guretzat “Hormak”.

 

Babesa

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Oihaneder Euskararen Etxeak eskaintzen duten Gazte Sortzaileak beka jaso dugu proiektua aurrera ateratzeko. Bekarekin batera, Aitor Arregi zuzendariaren tutoretza jasotzen gabiltza proiektuaren prozesu osoan zehar.

 

Ekarpenak zertarako erabiliko dira?

Gazte Sortzaileak Beka jaso dugun arren, gure teknikari eta aktore guztiei ordainsari duina emateko eta filmaren banaketa ordaintzeko bultzadatxo bat behar dugu. Horregatik, egin dezakezun ekarpen oro biziki eskertuko dugu.

 

*Sarietako ilustrazio guztiak zuzendariak egingo ditu: bere lanak @mikeluralde_ instagram kontuan daude ikusgai.

 

Kontaktua

Instagram: @hormak.filmlaburra

Twitter: @HormakFilmLabur

Facebook: @hormak.filmlaburra

 

Edozein zalantza edo iradokizunetarako: hormak.filmlaburra@gmail.com



Resumen

Vitoria. Verano. Los días se hacen largos. Iker tiene 17 años y no acaba de encontrar su lugar en el mundo. Durante una tarde quedará con sus amigos y tendrá que navegar las amarguras de la adolescencia.

 

Interés del proyecto

Mediante este corto basado en experiencias personales queremos mostrar la vida de un joven que sufre de soledad y la relación que tiene con su entorno. Planteamos un corto contemplativo que nos hará cómplices de este joven por unas horas.

 

Creemos que es importante la presencia del euskera incluso en los contextos más sencillos de cara a la normalización de la lengua; este cortometraje en euskera es nuestra pequeña contribución.

 

Éste es nuestro primer proyecto propio. Estamos trabajando con mucha ilusión para convertir nuestra pasión en oficio; “Hormak” es para nosotros la oportunidad de satisfacer nuestras inquietudes audiovisuales y encontrar nuestro rincón en la industria.

 

Respaldo

Para sacar adelante esta obra tenemos el respaldo de la beca Gazte Sortzaileak de la mano del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, La Diputación Foral de Álava y Oihaneder Euskararen Etxea. Gracias a la beca, contamos también con la tutoría del director Aitor Arregi durante todo el proceso de producción.

 

¿Para qué se usarán las aportaciones?

Aunque hayamos recibido la beca Gazte Sortzaileak necesitamos un empujón económico para pagar un sueldo digno a nuestros técnicos y actores y para poder cubrir los gastos de distribución. Por eso agradeceremos mucho cada aportación que puedas hacer.

 

*Las ilustraciones de los premios las hará nuestro director: sus trabajos se pueden ver en la cuenta de instagram @mikeluralde_

 

Contacto

Instagram: @hormak.filmlaburra

Twitter: @HormakFilmLabur

Facebook: @hormak.filmlaburra

 

Para cualquier duda o sugerencia: hormak.filmlaburra@gmail.com

Laburpena Gasteiz. Uda. Egunak luze egiten dira. Ikerrek 17 urte ditu eta ez du munduan bere txokoa aurkitzen. Arratsalde batean Iker lagunekin geratu da; orduak joan orduak etorri, nerabezaroko mi...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Mereziduna

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka

  • Produkzio laguntzailea

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka
    + Arte kontzeptuala euskarri digitalean

  • Gaffer

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka
    - Arte kontzeptuala euskarri digitalean
    + Estreinaldirako gonbidapena
    + Film laburraren kartela A5-ean
    + Making-of-a
    + Fotograma argazki-paperean

  • Aktorea

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka
    - Arte kontzeptuala euskari digitalean
    - Film laburraren kartela A5-ean
    - Making-of-a
    + Estreinaldirako gonbidapen bikoitza
    + 2 fotograma argazki-paperean
    + Storyboard-aren irudia A6-ko markoan
    + Pertsonaia bakoitzaren ilustrazioak A7-an

  • Zuzendaria

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka
    - Arte kontzeptuala euskarri digitalean
    - Film laburraren kartela A5-ean
    - Making-of-a
    - Estreinaldirako gonbidapen bikoitza
    - Storyboard-aren irudia A6-ko markoan
    - Pertsonaia bakoitzaren ilustrazioak A7-an
    + 3 fotograma argazki-paperean
    + Ilustrazio pertsonalizatua/enkargua euskarri digitalean

  • Kopuru handiago bat

    - Izena kredituetan
    - Film laburra ikusteko esteka
    - Arte kontzeptuala euskari digitalean
    - Film laburraren kartela A5-ean
    - Making-of-a
    + Estreinaldirako gonbidapen bikoitza
    + 2 fotograma argazki-paperean
    + Storyboard-aren irudia A6-ko markoan
    + Pertsonaia bakoitzaren ilustrazioak A7-an