BIZIMUNDUA liburua osatzen duten ipuinek munduko bidegabekeriak salatu nahi dituzte. Proiektu honen xede gorena da begirada gure zilborretatik altxatzea, eta sufritzen ari diren pertsonen lekuan jartzea.
Bizimundua sei ipuinez osatutako liburua baino askoz gehiago da. Ikuspuntua aldatzeko tresna da. Barneak hustutzeko laguntza.
Gainera, guztiontzako oparia da. Izan ere, bilduma fisikoan esteka bat topatuko duzue ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal izateko, baita braillez irakurtzeko ere. Mundua guztiona izan beharko lukeen bezala, Bizimundua ere guztiontzako da.
Nondik dator hau?
Itziar Uriarte naiz, eta bost urte daramatzat hau amesten.
Uztailero bolondres gisa joaten naiz lan egitera atzerrira: India, Maroko, Kenya, Peru, Vietnam… Leku bakoitza berezia da, baina esperientzia bakoitzaren ostean biziago nagoela sentitzen dut, eta hori da nire irakurleei oparitu nahi diedana.
Bizimundua irakurtzea ez da beti gozagarria izango, mingarria ere izango delakoan nago; hala ere, mereziko du. Zin dagizuet!
Nortzuk daude atzean?
Interprete lanetan Ainhoa Ruiz de Angulo eta Cristina Campo izango ditugu. @zeinukaxa
Ilustratzailea Arantxa Vinardell izango da. @arantxavinardell
Idazlea ni neu, Itziar Uriarte, naiz. Nirekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa, itziaruricres@gmail.com, edo instagrama @purpusu erabili ditzakezu. Asko poztuko naiz zu entzuteaz.
Nola jasoko duzu zure saria?
Ekainaren 23an, Bizimundua proiektua aurkeztuko da Oihaneder Euskararen Etxean.
Hurbiltzeko aukera baduzu, elkarrekin egongo gara eta aurkeztuko diren proiektuez gozatzeko aukera izango duzu, horrez gain, eskura emango dizut/dizkizut zure sariak.
Etortzea ezinezkoa bazaizu, harremanetan jarriko gara, eta adostuko dugu nola egin trukaketa.
Elkar ikusten baldin badugu, besarkada bat opari!!
Bizimundua solidarioa da.
Bizimundua proiektuak irabazirik izango balu, egunero mundu hau hobetzeko bidean lan egiten duten honako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteei emango lieke:
Izan ere, haiei esker, besteak beste, bizi izan ditut ipuin hauek idazteko indarra eman didaten esperientziak.
_________________________________________________________________________________