Feminismoa

"AINGURA. Militantziaren itsasgorak eta itsasbeherak" liburuxka.

Neska* gazteok hasi gara Euskal Herria feminista eraikitzen!
Barañaingo Gazte Eraiki topaketetatik abiatu genuen Aingura talde osasun gidaren proiektua eta hilabeteetan zehar landu ostean hemen da.

450€Minimoa
800€Optimoa
767€ Lortutakoa
-Amaituta

Proiektuaren helburua militantzia taldeetako jarduna berrikusi, berrantolatu eta hauspotzea da, berau modu osasuntsuagoan burutzeko oinarriak jarriz. Gazte eremu militanteetako barne bizitzaz hausnartzea eragin nahi duen tresna da (militantzia eredua, zaintza hirukoitza, botere harremanak, boteretzea, proiektua ipar, kideen harrerak, agurrak eta gero arteak…), beti ere hausnarketa ariketa horiek eguneroko praktikan integratzeko erraztasunak emanez. Maila pertsonal zein kolektiboan lekua hartzen duten kontraesanei hitza eman eta konpromisoak adostea bilatzen du Aingurak, errezeta finkorik eman gabe, talde bakoitzak bere erantzunak sortu ditzan.

 

- Zein da zure izena?

- Aingura

- Jatorria?

- GaztEraiki (Gazte Mugimenduen Autogestiorako topaketak), 2016

- Hazi eta bizi?

- Militantzia taldeen tripak ditut bizileku eta hainbat izan dira nire elikagai iturriak: Euskal Herriko hainbat txokotako neska gazteek konpartitutako hausnarketak, bizipenak, eztabaidak, dinamikak; Joxemi Zumalaberen beroa eta babesa; berrikusi nauten begi zorrotz eta konplizeak; kolorea eta forma eman didaten artistak...

- Zein da zure izaera?

- Zirikatzailea, kritikoa, enpatikoa, kanporakoia, nomada,...

- Filosofia edo lelo bat?

- Prebentzioa ez gaixotzeko eta arazoei konponbidea!

- Maitalerik? Noren begi eta eskuetan egon nahi duzu?

- Militantziako kontraesanetan igeri egin nahi duen edonor iruditzen zait erakargarria: talde gazteak, ez hain gazteak, talde ez-mistoak, mistoak, neskak*, ...

- Helburu bat bizitzan?

- Bakarra? Taldeetako birikak oxigenoz betetzea, asperdurari kilikiliak egitea, isiltasunari hitzak janztea, usteldutakoa botatzea, konpromisoak adosteko lurzorua ereitea, ametsak borrokatzea,...

- Zeintzuk dira zure gorputz atalak?

- Militantzia hankaz gora; Ni-Taldea-Proiektua; Harrerak, Agurrak eta Gero Arteak (bakoitza bere hausnarketa, galdera eta ariketekin)

- Zergatik jarraitu zure orriak irakurtzen eta barrenak arakatzen?

- Hitzez azaltzea zaila... ausartuko zara frogatzera?

- Zein harreman eduki zurekin?

1. Aho bakoitzean zapore desberdina, hartu eta norbere taldera moldatu.

2. Zukua ateratzeko saioak aurretik prestatzeko tartea hartu. Dinamizazioa, denborak, lekua, giroa sortzea... zuen esku!

3. Atal batzuk bakarka, besteak taldean, antolatu eta erabaki, eraldatzeko balio dezala!

4. Nire hezurdurak badu zentzu bat baina beharren arabera erabili: goitik behera, behetik gora, erditik kanpora...

5. Ez hartu betekada nirekin eta gero apalean hautsa hartzen utzi. Maita nazazu gutxiago eta goza nazazu gehiago!

6. Dinamikak militantziaren itsasoan bustitzeko dira, hausnarketak eta galderak ibilitakoak pentsatzeko eta haratago joateko.

7. Hartu, irakurri, erabili, gozatu, buruz gora jarri... Eta pasa, eskutik eskura, saltoka, mugimenduan.

- Harremanetarako kontaktua:

- Zalantzak, komentarioak... ongi etorriak: feministagazteak@gmail.com

Proiektuaren helburua militantzia taldeetako jarduna berrikusi, berrantolatu eta hauspotzea da, berau modu osasuntsuagoan burutzeko oinarriak jarriz. Gazte eremu militanteetako barne bizitzaz hausnart...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • "AINGURA. Militantziaren itsasgorak eta itsasbeherak" liburuxka

    Ekarpen honekin liburuxka Durangoko azokan jaso ahal izango duzu.

  • Kopuru handiago bat

    Ekarpen honekin liburuxka Durangoko azokan jaso ahal izango duzu.