Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan gazte mugimenduetako hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez.
Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hilen ondoren, Topatuk ekoitziriko laugarren dokumentala izango da Zizelkariak.
ZER DA?
Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa emango die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko. Hauek izango dira dokumentaleko protagonistak:
Sei gazte hauek euren herrietan bizi duten errealitatearen berri emango dute Zizelkariak dokumentalean, leku bakoitzean aurrera eramaten dituzten borroken berri emanez. Era berean, euren herrietan eta oro har Euskal Herrian etorkizunean garatu beharreko borrokak ekarriko dituzte erdigunera, elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko.
EKARPENAK
Zizelkariak dokumentalari ekarpena eginez dokumentalaren sorkuntzan eta produkzioan izaten ari garen gastuak arintzen lagunduko diguzu.
Zein gastu izaten ari gara?
Egindako ekarpenei eskerrak emateko, dokumentala bera (azalpen liburuxka eta USB batekin), dokumentalaren iruditeriarekin osaturiko kamisetak, laminak, oroigarriak eta zure herri edo auzoan dokumentala proiektatzeko aukera eskainiko dizkizugu. Durangoko Azokan jarriko dugun Topaturen stand-ean izango dituzue opariak eskuragai.
Informazio gehiago:
Twitter @Zizelkariak
Instagram @ZizelkariakDokumentala
Facebook @ZizelkariakDokumentala