“Poesia+euskera+Gasteiz” hitzak Googlen sartu, eta emaitza gutxi agertzen dira. Aldaketak norberak hasi behar dituenez, olerkari gazte sarea berpiztu nahi dut. Gauza ederrak sentiaraztea gustuko duzu, ezta?
Kaixo!
Irune Zabaleta naiz
90ko hamarkadaren hasieran jaiotako gasteiztarra. Txikitatik izan dut naturarekin harreman handia neure aitona lagun, bere baratzean ematen bainituen orduak amesten. Orain, nagusi eginda, beste leku askotan egiten dut amets, eta izaten ditudan esperientziak naturaren elementu desberdinekin lotzen ditut. Amalurrak musak oparitzen dizkit, eta nik hitzak jartzen dizkiot. Amalurrak eta… maitasunak.
Maitasunak, taupadaz taupada, era desberdinetan jozten ditu hitzak, nik soilik tinta eta grafitoarekin islatzen ditut, eta ilustratzaile gazteek eramango dituzte irudietara.
30 urte beteta zuhaitz batzuk landatu ditut jada. Liburua plazaratzen lagunduko didazue? Hain izango nintzateke zoriontsu!
Baina... zeintzuk dira helburuak?
Beraz, 25 bat olerki argitaratuko ditut liburuxka honetan, eta hainbat ilustrazio ere egongo dira, bi arrazoirengatik: lehenengoa, poemei beste era bateko indar dotorea eta kuttuna emateko. Eta, bigarrena, gazteon artean elkarri lagundu behar diogulako eta denon artean aukera berriak sortu behar ditugulako. Horregatik, zenbat eta diru gehiago lortu, orduan eta ilustrazio gehiago egongo dira! [Gainera, batek daki ea beste sorpresatxoren bat egongo den!]
Aldez aurretik, hirumilako eskerrik asko!
Irune
SARE SOZIALETAN:
Instagram: @hitz_anitz
Facebook: Tinta eta grafito artean: Musak.
CAS: Kaixo! Soy Irune Zabaleta, escritora amateur nacida en Vitoria-Gasteiz. Desde pequeña he estado vinculada a la naturaleza. Pasaba horas soñando en la huerta de mi abuelo y ahora sueño en diferentes lugares. La naturaleza me regala musas... La nauraleza y... el amor; latido a latido cose mis palabras y yo las traslado a papel en tinta y grafito. Ya he plantado algunos árboles, ahora que he cumplido los 30... ¿me ayudas a publicar el libro? ¡Me haría tan feliz!
Quiero publicar 25 poesías en un poemario ilustrado, para el cual quisiera contar con diferentes jóvenes ilustradoras por dos razones. La primera, darle un aire diferente a los poemas. Y, la segunda, para fomentar oportunidades entre jóvenes que estamos empezando, así que... ¡Cuanto más dinero consiga, más ilustraciones habrá!
¡GRACIAS DE ANTEMANO!Irune.