Hau pertsonei buruzko proiektu bat da: argazkilaritza, marrazkigintza eta euskara lotuko dituen proiektua, arte-liburu bat. Proposatzen dizuet zuen aztarna uztea Gasteiz bezalako hiri batean. Parte hartu nahi?
Zein da helburua?
Parte hartzen duzuen guztien argazki, marrazki eta testuekin Gasteizko pertsona desberdinen leku kuttunak eta hiriarekiko ikuspuntuak biltzen dituen arte-liburu bat osatuko dut.
Ekimen honen helburuetako bat da Gasteizen aurki daitezkeen leku, txoko eta momentu desberdinak zabaltzea; baina batez ere, zuetako bakoitzari eskaini nahi diot hirian aztarna pertsonala uzteko aukera paregabea.
Nola?
Zure argazki bat bidali behar didazu paperbizi.arteliburua@gmail.com helbidera, nik argazki horren marrazkia egin eta bueltan helaraziko dizut formatu fisiko batean.
Ondoren, Gasteizko zure leku kuttun bat aukeratu, marrazki hori nahi bezala kokatu, eta ateratzen duzun argazkia berriro niri bidali. Argazkia euskaraz idatzitako izenburu edo testu labur batekin lagundu beharko duzu.Testua deskriptiboa, literarioa zein poetikoa izan daiteke.
Gasteizko 40 bizilagunen, edo lagun taldeen, 40 toki kuttunak jaso nahi ditut, horietako bat izan nahi?
Argazkiak banaka, binaka edo taldekakoak izan daitezke.
Zuen argazkiak jaso ostean, partehartzaile guztiekin kontaktuan jarriko naiz, eta edozein galdera edo zalantza izanda, paperbizi.arteliburua@gmail.com helbidera idazteko aukera daukazue.
Nor dago honen atzean?
Kaixo! Esti naiz, eta duela 25 urte jaio nintzen Gasteizen. Beti gustatu izan zaizkit marrazketa, pintura eta argazkilaritza bezalako praktika artistikoak; eta Arte Ederrak eta Ilustrazioa ikasi ondoren, horretan dihardut. Nire ingurua eta gertu sentitzen ditudan gauzak eta pertsonak izan dira beti nire sorkuntzen abiapuntua; eta proiektu honen bidez, zuekin hori elkarbanatzeko helburua dut.
Mila esker zuen laguntzagatik!!