Financiado
Kultura

GASTEIZ 1200 - DEFENTSA AMAIGABEA eleberri grafikoa

Gasteizko setioari buruzko eleberri grafikoa. Gure historiaren gertakizun hau ezagutaraztea da lan honen helburua. 46 bat orrialde izango ditu gutxi gorabehera, zehazteke oraindik.

4500€Mínimo
6500€Óptimo
6490€ Recaudado
-Finalizado

· Zer kontatzen da bertan?

Gasteizko setioa eta bere testuingurua azaltzen dira komiki honetan. Hiriaren aurkako erasoaldia Alfontso VIII.ak buru zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak burutu zuen. 1199-1200 urteen bitartean, Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainan, Antso VII.a Nafarroakoaren garaian. Gasteiztarrek suharki defendatu zuten hiria, bertan gotortuz eta setioa zortzi edo bederatzi hilabetera luzatuz. Irakurlea defentsa ikaragarri honetan murgiltzea da asmoa.

· Zergatik erabaki duzu gai hau lantzea?

Umea nintzenetik entzun izan dut euskaldun guztiak nafarrak garela. Hasieran, lelo bat besterik ez zela uste nuen, errealitatearekin harremanik ez zuena. Gerora, gure herriaren historia arakatzen, konturatu nintzen oker nenbilela, esaldi horrek zentzu guztia zuela. Ezin dut ukatu, gasteiztar bezala, hiri honi hiribildu-karta nafar errege batek eman izanak harro sentiarazten nauela. Suspergarria egin zait ere ohartzea noizbait inguruko herrien pare bizi izan ginela, burujabe. Hau guztia gizartaratzeko beharretik dator eleberri grafiko hau egiteko gogoa. Esan beharra dago ere, euskal epikaren maitalea naizen heinean, ezin nuela pasatzen utzi halako istorio bat kontatzeko aukera.

· Noiz argitaratuko da?

Nire lehen komikia denez, oraindik ez ditut epeak ongi menperatzen, baina azken momentuko ezustekorik ez badago, azaroan argitaratuko da lan hau.

· Zergatik crowdfunding kanpaina bat?

Ia ezinezkoa da komikigile batentzat lanean sartu dituen ordu mordoa ekonomikoki konpentsatuak ikustea, ez baitago horrenbesteko irakurle ezta irabazi marjinik ere. Horri gehitzen badiogu, azken hilabete hauetan, maiz, nire benetako ogibidea albo batera utzi dudala lan hau aurrera ateratzeko, panorama bitxia aurki dezakegu. Gainera, behin lana amaituta, erarik txukunenean aurkeztea gustatuko litzaidake eta hortarako inbertsio bat nahitaezkoa da. Laburbilduz, lana era duin batetan aurrera ateratzeko asmoz abiatu dut crowdfunding kanpaina hau. Duina, bai lan baldintzei zein argitaratzeko erari begira.

Proiektu hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoakek elkarlanean antolatutako 'BATERA. Kultur proiektuak elkarrekin' deialdian izan da hautatua.

· Zer kontatzen da bertan? Gasteizko setioa eta bere testuingurua azaltzen dira komiki honetan. Hiriaren aurkako erasoaldia Alfontso VIII.ak buru zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak burutu...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto
  • 3 hilabeteko defentsa

    Posterra, DinA3 neurrian

  • 6 hilabeteko defentsa

    GASTEIZ 1200 - DEFENTSA AMAIGABEA eleberri grafikoa

  • 9 hilabeteko defentsa

    GASTEIZ 1200 - DEFENTSA AMAIGABEA eleberri grafikoa + eleberriaren kamiseta

  • Una cantidad superior

    GASTEIZ 1200 - DEFENTSA AMAIGABEA eleberri grafikoa + eleberriaren kamiseta