7 Katuk 12 urte daramatza sistema zirikatzen. Tamalez, hezetasunak beste horrenbeste darama bere lana egiten, eraikina pixkanaka hondatuz. Egoerari buelta emateko obra abiatu dugu, eta zure ekarpena behar dugu!
NOR GARA?
7 Katu gaztetxea Bilboko Alde Zaharreko gune okupatu eta autogestionatua da. Bizirik daramatzagun 12 urteetan, gazte eta eragile askoren proiektuen sorleku zein hauen garapenerako espazioa izan da, betiere autogestioa eta okupazioa ardatz izanik eta balore askatzaileak bultzatuz. Denbora honetan hainbat dinamika zein egitasmoren aterpe izan da: aste politiko kulturalak, kultura alternatiboa sustatzen duten jaialdiak edota auzoko gazte mugimendua elikatzeko gunea izatea.
ZERTARAKO CROWDFUNDING-A?
Gure jardunarekin aurrera jarraitzeko, ordea, obra egin beharra dugu. Eta ez edozein obra, eraikineko atal estruktural asko konpondu eta berriztatuko dituena baizik. Honek, denbora batez gaztetxeko ateak ixteaz gain, finantzazio handia eskatuko du, material asko erosi eta zenbait zerbitzu ordaindu beharko ditugu eta.
Obrarako finantzazioa bide ezberdinetatik lortuko dugu:
Hona hemen obraren gastuen zehaztasun guztiak:
GUZTIRA: 15.681€
OBRA ETA GERO...ZER?
Gaztetxeko obra bukatutakoan, Konponfest jaialdi potenteak egingo ditugu dirua berreskuratzeko baina batez ere, gure jardunari ilusioz heltzeko berriro. Gonbidatuta zaudete!